XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oposaketak eta Lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

ERABAKIA, 1994ko urtarrilaren 12koa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariarena, 1993ko ekainaren 7ko Erabaki bitartez dei egindako auditoretzan berariaz gaitutako Ekonomia eta Enpresaritza Zientzietan lizentziaturikoaren lanpostua betegabeko izendatzen duena.

1993ko ekainaren 7ko Erabaki bitartez Auditoretzan berariaz gaitutako Ekonomia eta Enpresaritza Zientzietan lizentziaturikoaren lanpostu bat betetzeko dei egindako Lehiaketa-Oposaketaren oposaketa aldiko lehenengo ariketa egin ondoren, Epaimahai kalifikatzaileak prozesu hori betegabeko izendatzeko erabakia hartu du ez baitu izangaietatik inork ere froga gainditu eta onenbestez, Lehendakaritza honek, otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 19.3.f artikuluan erabakitakoaren arabera, hauxe

ERABAKI DU:

1.- 1993ko ekainaren 7ko Erabaki bitartez dei egindako auditoretzan berariaz gaitutako Ekonomia eta Enpresaritza Zientzietan lizenziaturikoaren lanpostua betegabeko izendatzea.

2.- Erabaki hau deialdia araupetzen duten oinarrietan aurrikusitako ondorioetarako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.

3.- Erabaki honen aurka HKEEaren Osokoaren aurrean eta argitara ematen denetik aurrera hilabeteko epean ohizko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko urtarrilak 12.

Lehendakaria, JUAN LUIS LASKURAIN ARGARATE.